GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI -Koralak- 2024

06/06/2024|
GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI -Koralak- 2024

Badator GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI -Koralak- 2024 musika topaketa!

Gorbeialdea Musikaz Blai Mairuelegorreta LGEak musika eskolekin eta Kuadrillako hainbat eragileren partaidetzarekin antolatutako ekitaldia da. 2019an egin zen lehen aldiz, Gorbeialdean eskualde-kohesioa sustatzeko helburuarekin, kontuan hartuta MUSIKA kohesio-elementua dela musikaren esparruan lan egiten duten eskualdeko pertsonen eta erakundeen arteko harremana eta elkar ezagutza bultzatzeko.

Aurten laugarren edizioa egingo da Murgian (Zuia) ekainaren 16an, 10:30etik 15:00etara. ABESBATZAK izango dira protagonista, lehenik San Migel elizan abestuko dute eta ondoren emanaldiak Murgiako kaleetara eramango dituzte.

Programa osoa hemen ikus dezakezu.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Jarri harremanetan Mairuelegorretarekin

Hitz egingo dugu?

Informazio gehiago behar baduzu edo kontsulta bat egin nahi baduzu, pozik lagunduko dizugu.