
Nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean heldu beharreko erronketako bat hondakin plastikoen tratamendua dela identifikatu da, bereziki siloratutakoena. ADR Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Batasunarekin (UAGA) koordinatu da; izan ere, Batasunak lurralde osoan jaso zuen premia hori, baita hondakinak kudeatzen dituzten enpresekin ere. Baterako ahalegin horren emaitza da material hori ustiategietatik modu antolatu eta eraginkorrean kentzea ahalbidetzen duen sistema pilotu bat proposatzea, kudeaketa eta trazabilitatea bermatuz.
Ekimen horrek logistika optimizatzeaz eta lehen sektoreko hondakinen kudeaketaren eraginkortasuna hobetzeaz gain, ingurumen-inpaktua murrizten ere laguntzen du. Sistema horri esker, nekazaritzako plastikoen birziklatze eraginkorra bermatzen da, bigarren bizitza emanez eta produktu berrien fabrikazioan berrerabiltzeko aukera emanez.




