
Arabako landa-eremuan etxebizitza baten bila zabiltza?
Arabalandak (Arabako LGEen federazioak), Gazteaukerarekin lankidetzan (Eusko Jaurlaritzaren emantzipazio-zerbitzua) hitzaldi bat antolatu dugu, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta datorren urriaren 6an, 19.00etan.
Emantzipazioaz eta etxebizitzarako sarbideaz hitz egingo dugu, eta eskura dituzun aukera eta baliabide desberdinak ezagutuko ditugu, alokairuan zein erosketan. Zalantzak argitzeko gune bat izango dugu.
Aurrez aurre edo online jarraitzeko aukera izango duzu.
Izena eman urriaren 5 a arte: https://lix.li/3Zfvz




