
Arabalandak Elkarte-Biolantegiak proiektuan parte hartzen du Lautada LGEaren bitartez. Nekazaritzako intsumo jasangarriak modu kolektiboan ekoizteko diseinatutako ekimen pilotua da, Arabako landa-eremuan lurzoruen osasuna hobetzeko eta ongarri industrialekiko mendekotasuna murrizteko helburuarekin.
Saioa irekita dago nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko pertsonei, tokiko erakundeen ordezkariei eta trantsizio agroekologikoan interesa duten herritar guztiei.
Egitaraua
- 17:00: Parte-hartzaileen harrera eta kafea
- 17:15: Proiektu pilotuaren aurkezpena
- 17:30 – 18:30: Sustraiak Habitat Design: Zer dira bio-ongarriak eta nola laguntzen digute?
- 18:30 – 19:00: Bisita OKITURRIko mikroplanta erakusgarrira
Data: Urriak 20, asteartea.
Ordutegia: 17:00etatik-19.00etara
Kategoria: Mintegia eta bisita.
Tokia: Donemiliagako Udal Pabilioia (Durruma, Okiturriko Indutriagunean)
https://maps.app.goo.gl/QJbCbQbyYhnBVtAs5
+ INFO: 945 30 12 00 / info@adrlautada.eus




