GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI -Koralak- 2024 eskerrik asko!

16/07/2024|
GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI -Koralak- 2024 eskerrik asko!

Joan den ekainaren 16an Gorbeialdea Musikaz Blai ekimenaren edizio berri bat ospatu genuen Murgian, ADR MAIRUELEGORRETAk Kuadrillako musika eskolekin eta hainbat eragilerekin batera antolatutako ekitaldia. Gorbeialdeko eskualde-kohesioa sustatzea du helburu, kontutan hartuta MUSIKA kohesio-elementua dela musikaren esparruan lan egiten duten eskualdeko pertsonen eta erakundeen arteko harremanetarako. Laugarren edizio honek abesbatzak izan zituen ardatz, eta Murgiako hainbat tokitan aritu ziren.

Jardunaldia arrakastatsua izan zen, parte-hartzaileen eta publiko orokorraren artean 250 pertsona baino gehiago bertaratu baitziren.

Hemen ikus ditzakezu eguneko irudiak.

Eskerrik asko ekitaldian parte hartu zutenei eta antolatzen lagundu zuten persona guztiei!

ZORIONAK!

Jarri harremanetan Mairuelegorretarekin

Hitz egingo dugu?

Informazio gehiago behar baduzu edo kontsulta bat egin nahi baduzu, pozik lagunduko dizugu.