
Joan den urriaren 15ean, Galdamesko Loizaga Dorrean «Nortasunez ekin. Emakumeen historiak eta belaunaldien arteko erreleboa» jardunaldia ospatu zen, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan. Topaketan Menekok, Euskadiko Landa Garapenerako 18 Elkarteen federazioak, parte hartu zuen, eta hainbat arlotako emakumeak bildu ziren euren esperientziak partekatzeko.
Jardunaldian, landa-ekintzailetzari eta -asoziazionismoari buruzko bi mahai-inguru izan ziren, eta eremu desberdinetako emakumeek beren esperientziak eta ikaskuntzak partekatu zituzten. Atxeta Gaztako Maider Undak ekintzailetza-mahaian parte hartu zuen Gorbeialdeko ordezkari gisa, eta nekazaritzako elikagaien sektorean duen esperientzia azaldu zuen. Topaketan zehar, lankidetzak eta laguntza-sareek gure herrietan proiektuak aurrera ateratzeko eta jarduera bizirik mantentzeko duten garrantzia nabarmendu zen.
Belaunaldien arteko erreleboaizan zen gai nagusietako bat, bai familia-jarduerekin jarraitzeari dagokionez, bai ekimen berriak abian jartzeari dagokionez ere. «Emakumeak Landa Eremuan. Oinak lurrean» bideoaren emanaldia egin zen, non Euskadiko landa eremuko emakumeen testigantzekin, gure herrietan bizitzeko eta lan egiteko moduen aniztasuna erakusten den. Bideoa HEMENikus dezakezu.




