
Gorbeialdea Musikaz Blai ADR Mairuelegorretak bultzatutako ekimena da, musika eskolekin, abesbatzekin eta Kuadrillako hainbat eragileren partaidetzarekin batera.
2019an sortu zen, Gorbeialdean eskualde-kohesioa indartzeko, musikaren bidez, hau da, pertsonak batzeko, elkarren ezagutza sustatzeko eta eskualdeko musika-esparruan diharduten erakundeen eta kolektiboen artean loturak sortzeko gai den hizkuntza unibertsal gisa ulertuta.
Urteroko ekitaldia da eta udalerrien artean txandaka egiten da, musika eskolen eta abesbatzen emanaldietan oinarritutako edizioak tartekatuz.




