• Zuia

Zerbitzuak

Ondoren, Mairuelegorreta LGEko zerbitzuak azaltzen dira:

LGEaren kudeaketarako barne funtzioak

Hemen LGEko barne funtzionamendurako lanak jasotzen dira: Kudeaketa Plana idaztea eta jarraipena egitea, parte hartzearen kudeaketa eta informazioa, lan administratiboak (aurrekontua, erregistroa, ordainketak, memoriak, aktak, zuriketak, idatziak, deialdiak, etab.), asanbladak, herritarren harrera, etab.

Liderar el despliegue del PDR comarcal

Landa Garapenerako Plana garatzeko koordinazio lanak: talde sustatzailea, lan taldeak, komunikaziorako ekintzak, eta Kudeaketa Planaren exekuzioa:

  • LGPean onartutako lan ildoak garatzeko prozesu parte hartzailea bultzatu 2019ko kudeaketa Planaren bidez.
  • 2019ko Kudeaketa Planaren aurkezpena LGEko Zuzendaritzari zein Asanbladari, plangintza hau onartzeko.
  • 2019 Kudeaketa Planaren aurkezpena lan taldeen bitartez, eta hauen antolaketa bertan jasotako ekintzak gauzatzeko.

Lan taldeak:

  • Turismo mahaia
  • Eskualdeko kohesio mahaia: “Gorbeia Berri” aldizkaria
  • Alkateen mahaia
  • Lehenengo sektoreko mahaia
  • Bizi kalitateko mahaia

Ekintzaileei zuzendutako informazio eta aholkularitza zerbitzua eta lanpostuen sorrerarako zerbitzua beste erakundeekin elkarlanean.

Pertsona ekintzaileei zein enpresei zuzendutako informazioa, aholkularitza eta jarraipen zerbitzua eskaintzen da (formakuntza, monitorizazioa, diru laguntzak eskatzeko aholkularitza, etab.)

Herritarrei zein bertako eragileei LGParen arabera dauden diru laguntza programen inguruan zuzendutako informazio eta aholkulartiza zerbitzua

Diru laguntza deialdien inguruko informazio lanak (noiz zabaldu dira, deialdiak, dokumentazioa, epeak, etab), diru laguntzaren eskaera egiteko asistentzia (proiektuei bisitak, dokumentazioaren berrikustea, etb), espedienteen jarraipena HAZI eta EJaren elkarlanean eta indarrean dauden proiektuen jarraipena (luzapenak, egiaztagiriak eta dokumentazioa prestatzeko laguntza teknikoa).

Herritarrei zein bertako administrazioei zuzendutako informazio eta aholkularitza zerbitzua, eskualdeko LGParen arabera existitzen diren diru laguntza programen inguruan.

Landa garapenerako sortutako eskualdeko zein eskualdeaz gaineko foroetan parte hartzea.

Mahai territorialetan parte hartzea, MENDINET, RVDR, lan talde intersektorialak, etab. Gauzatzeko ekintzen identifikazioa, beste eskualdeetako esperientzien ezagutzea, formakuntzarako ekintzak planteatzea, lankidetza proiektuak, etab.

  • LGEaren parte hartzea:
  • Arabako Mahai Territoriala.
  • Mendinet
  • Landa Garapenerako Euskal Sarea.
  • Eskualdeko turismo mahaia.
  • Gorbeiako Parke Naturaleko Patronatia (Parkeko bestelako azokako eredu baten alde)
  • Lankidetza proiektuak (Valorización de la lana de las explotaciones de ovino latxo)
  • Gorbeiako larren foroa.

Foro hauetan parte hartzearen helburua gauzatzeko dauden ekintzak ezagutzea da, eskualde mailan eragina izan dezaketen arloak ezagutzea, programen garapenean laguntzea eta beste eskualdeekin batera formakuntza zein lankidetza proiektuak garatzea.

Foru Aldundietatik zein EJko sailburuordezkaritzatik onartzen diren planen dinamizazioa eta bultzatzea

  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburutik onartzen diren programa eta planen difusioa eta kolaborazioa, eta baita Foru Aldunditik onartzen diren Landa Garapenerako planena.
  • Landa eremuan teknologia berrien arloan egon daitezkeen berrikuntzei buruzko informazioa (interneteko konexioak, mugikorren estaldura, etab)

Efizientzia energetikoan zein energia berriztagarrien garapenerako egon daitezkeen diru laguntza programen eskaera, kudeaketa eta justifikaziorako aholkularitza teknikoko zerbitzua.

Eskualdean energia berriztagarriak ezartzeko edota efizientzia energetikoa hobetzeko enpresa txiki edo bestelako jarduera ekonomikoetara zuzenduta diru laguntza programen eskaera tramitatzeko, eskaintzen den aholkularitza zerbitzua da honako hau.

Efizientzia energetikoan edota energia berriztagarrietan inbertsioak egitea, ingurumenaren ikuspegitik dituen onurez gain, enpresa txiki eta jarduera ekonomiko ezberdinentzat aurrezpen ekonomiko bat suposatu dezake, haien eraginkortasun maila hobetuz.

Hortaz, enpresa txikien lehiakortasuna hobetu daiteke, eta ikuspuntu komertzial betetik enpresa hauen balorazioa hobetu daiteke inguruenarekiko errespetuzko enpresa bezala.