EREIN 2025 LAGUNTZAK. ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK

Eusko Jaurlaritzak EREIN laguntza-deialdiaren 2025erako agindua argitaratu du (klikatu hemen), 9.170.052 euroko aurrekontuarekin.
EREIN programa izaera publikoko erakundeei zuzenduta dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko ekintzak eta inbertsioak laguntzea du helburu.
Lagundu daitezkeen ekintzen edo inbertsioen artean, honako hauek daude:
- Ura, saneamendua, energia elektrikoaren eta gasaren hornidurarekin eta kanalizazioarekin lotutako oinarrizko azpiegiturak
- Energia berriztagarrien erabilera eta energia-aurrezpena sustatzeko azpiegiturak, toki-komunitateari zerbitzuak ematera bideratutako eremuetan.
- Turismoarekin zerikusia duten zerbitzuetarako proiektuak eta azpiegiturak: interpretaziozentroak/museoak eta turismo-bulegoak, bidezidor eta bide homologatuak eta horietarako seinaleak, autokarabanentzako aparkalekuak, etab.
- Biztanle-guneak egokitzearekin zerikusia duten azpiegiturak, haien hirigintza-oneratzea eta egokitzapena xede dutenak: irisgarritasuna, lorategiak jartzea, argiteria eta hiri-altzariak.
- Oinarrizko zerbitzuentzako proiektuak: eguneko zentroak eta adinekoentzako egoitzak, haureskolak eta farmaziak/botika-kutxak/osasun-zentroak.
- Aisia, kultura eta kirolarekin zerikusia duten zerbitzuentzako proiektuak: kultur etxeak, liburutegiak, erabilera anitzeko zentroak, kirol-ekipamenduak edo aisialdikoak.
- Ekipamendu komunitarioetako irisgarritasunarekin zerikusia duten proiektuak.
- Industrialde txikiak urbanizatzeko proiektuak.
Mairuelegorreta Landa Garapen Eelkartea erreferentziazko agentea da laguntza hauek kudeatzeko laguntzan eta aholkularitzan. Horregatik, interesa duzuen erakundeek gurekin harremanetan jar zaitezkete zuen proiektuen eskaera aurkezteko laguntzeko.