ERROTU Programa 2025

MENDINETek enpresei beren finkatze-prozesuan laguntzeko eta doakoa den ERROTU 2025 laguntza-programaren edizio berria martxan jarri du.
BA AL DUZU ZURE ENPRESA-JARDUERAN HOBETU NAHI DUZUN ATALIK?
ZER ESKAINTZEN DU: Zure enpresa finkatzen laguntzeko 40 orduko programa, zure enpresa-jardueran identifikatu duzun premiaren bat argitzen laguntzeko.
BALDINTZAK:
a) Mikroenpresa bat izatea
b) Duela 3 urte sortua izatea
c) LEADER eremuan kokatuta egotea
d) 2023-2027 LEADER Estrategian lehenesten diren 6 sektore estrategikoren batean jarduera izatea:
· Turismoa, gastronomia, aisia eta abentura
· Nekazaritzako elikagaien industriarako eta lehen sektorerako zerbitzu osagarriak
· Ekonomia zirkularra
· Osasuna, ongizatea
· Bioteknologia
· Merkataritza, zerbitzuak, jatetxeak, artisautza eta sormen eta kultura industriak
*Programa hau ez dago lehen sektoreko enpresei zuzendua.
PARTE HARTZEKO: QR kodea eskaneatu edo inprimakia bete ezazu HEMEN.
ANIMA ZAITEZ!