GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI 2025

Badator GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI 2025 musika topaketa!
Gorbeialdea Musikaz Blai Mairuelegorreta LGEak musika eskolekin eta Kuadrillako hainbat eragileren partaidetzarekin antolatutako ekitaldia da. lehenengo edizioa 2019an egin zen, Gorbeialdean eskualde-kohesioa sustatzeko helburuarekin, kontuan hartuta MUSIKA kohesio-elementua dela musikaren esparruan lan egiten duten eskualdeko pertsonen eta erakundeen arteko harremana eta elkar ezagutza bultzatzeko.
Aurten bostgarren edizioa egingo da Ondategin (Zigoitia) ekainaren 1ean, igandea, 10:30etik 15:00etara. AMUSIKA ESKOLAK izango dira protagonista, lehenik Zigoitiko kultur zentroan izango dira emanaldiak eta ondoren Ondategiko kaleetara eramango dute musika.
Programa osoa hemen ikus dezakezu. Musika eskolen ikuskizunen ordena esteka honetan ikus dezakezu.
ANIMATU ETA ETORRI ESKUALDEKO MUSIKAZ GOZATZERA!