• Manurga

GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI 2026 eskerrik asko!

Pasa den maiatzaren 31n Gorbeialdea Musikaz Blai ekimenaren edizio berri bat ospatu genuen Aramaion, MAIRUELEGORRETA LGEak Gorbeialdeko Kuadrilla osatzen duten musika eskolekin, abesbatzekin eta hainbat eragilerekin elkarlanean bultzatutako ekimena.

Topaketa honen helburu nagusia eskualde-kohesioa indartzea da, musikaren arloarekin lotutako pertsonen eta erakundeen arteko elkarbizitzarako eta lankidetzarako guneak sustatuz. Musika, hizkuntza unibertsal eta elementu integratzaile gisa, eskualdeko udalerrien arteko loturak indartzeko funtsezko tresna bihurtzen da.

Gorbeialdea Musikaz Blai ekimenaren seigarren edizioa eskualdeko abesbatzei eskaini zitzaien, Aramaioko elizan emanaldi hunkigarria eskainiz. Ondoren, beste kantu talde batzuk batu ziren Aramaioko kaleetan zehar kantu-jira alai batean parte hartzeko, Ibarrako (Aramaio) txoko ezberdinak musikaz eta jai giroz betez.

Jardunaldia oso arrakastatsua izan zen, 124 pertsonek parte hartu baitzuten emanaldietan eskualdeko sei udalerrietatik etorritakoak eta 200 pertsona inguruk parte hartu baitzuten, parte-hartzaile, laguntzaile eta publiko orokorraren artean. Musikak, bizikidetzak eta eskualdeko kide sentipenak markatutako goiz batez gozatu zutelarik. Aurtengo berrikuntza gisa, kantu-jirako kantutegi bat prestatu dugu, parte hartzen duten talde guztien proposamenekin.


Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu edizio berri hau ahalbidetu zuten pertsona, erakunde eta kolektibo guztiei, beren inplikazio, lankidetza eta gogo biziagatik. Bere konpromisoa ezinbestekoa da proiektu hau Gorbeialdean kohesio erreferente gisa sendotzen jarraitzeko.

Eskerrik asko parte hartuz eta lagunduz ekitaldia posible egin zuten guztiei!

Laster eguneko irudiak hemen ikusi ahalko dituzu.