• Manurga

GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI -Koralak- 2024

GMB 2024

Badator GORBEIALDEA MUSIKAZ BLAI -Koralak- 2024 musika topaketa!

Gorbeialdea Musikaz Blai Mairuelegorreta LGEak musika eskolekin eta Kuadrillako hainbat eragileren partaidetzarekin antolatutako ekitaldia da. 2019an egin zen lehen aldiz, Gorbeialdean eskualde-kohesioa sustatzeko helburuarekin, kontuan hartuta MUSIKA kohesio-elementua dela musikaren esparruan lan egiten duten eskualdeko pertsonen eta erakundeen arteko harremana eta elkar ezagutza bultzatzeko.

Aurten laugarren edizioa egingo da Murgian (Zuia) ekainaren 16an, 10:30etik 15:00etara. ABESBATZAK izango dira protagonista, lehenik San Migel elizan abestuko dute eta ondoren emanaldiak Murgiako kaleetara eramango dituzte.

Programa osoa hemen ikus dezakezu.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!