• Manurga
  • Inicio
  • Albisteak
  • LEADER 2026 LAGUNTZAK. ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ZABALTZEN DA

LEADER 2026 LAGUNTZAK. ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ZABALTZEN DA


Mendinet, Tokiko Ekintza Taldeak, gaur argitaratu du LEADER 2026 diru-laguntzen deialdia bere webgunean. 2023-2027 aldirako Nekazaritza, Politika erkidearen plan estrategikoaren (NPEPE) esparruan onartutako LEADER eremuko landa-udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak dira.

4 neurri daude:

· Ekintzailetza eta barne-ekintzailetza
· Nekazaritzakoak ez diren enpresetan inbertsioak eta nekazaritzaren dibertsifikazioa
· Besteren konturako kontratazioa
· Espazioen egokitzea

Eskaera epea apirilaren 17tik maiatzaren 16ra arte dago zabalik.


Gorbeialdean proiektu bat martxan jarri nahi baduzu edo orain dela gutxi martxan jarri baduzu, jarri gurekin harremanetan eta zure egoera aztertuko dugu.

Eusko Jaurlaritza eta LGENF Europako funtsen artean elkar-finantzatutako diru-laguntzak.

Deialdiaren oinarriak

Simbolos Leader_Calendario

Epea apirilaren 17tik

maiatzaren 16ra arte zabalik

Simbolos Leader_Folio

+ info Mairuelegorreta LGE:

info@mairuelegorreta.eus

945430167 / 617796308