• Urkabustaiz

Planifikazioa eta eskualdeko landa garapenerako programak

Landa Garapenerako programak landa-ingurunearen planifikazio estrategikorako eta kudeaketa iraunkorrerako tresnak dira. Gaur egun 2015-2020 programa garatzen ari gara.

¿Zer da LGPa?

LGPa planifikazio estrategikorako tresna bat da, eta 10/1998 Euskal Herriko Landa Garapenerako Legean du iturburua. Bertan jasotzen da honakoa: “…Euskal Herriko landa eremuen garapena berariazko helburutzat duten politikek Landa Garapenerako Programen itxura hartuko dute”.

Zehazkiago, LGPa eskualdeko landa-ingurunea modu iraunkorrean antolatu eta kudeatzeko tresna izan behar da, honakoen bidez: inplikatutako eragile guztien inplikazioa eta konpromisoa, eskuragarri dauden baliabideen erabilera, eta eskualdearen garapen integrala hobeto bermatzera bideratutako estrategia eta ekimenen definizioa.

LGParekin honakoa lortu nahi da:

Pertsona eta erakundeen inplikazioa eta konpromisoa, beren eskualdearen garapenean parte har dezaten.

Eskualde mailako eta eskualdez gaindiko balioen sorkuntza-prozesuak erraztea.

Lankidetza-ekimenak sortzeko, bultzatzeko eta garatzeko ohiturak sortzea.

LGEen bidez, eskualdeetako landa-garapenerako estrategiak egituratzea.

Landa eremuan jarduten duten administrazioen arteko koordinazioa hobetzea, beren politikak definitu eta gauzatzeko.

Landa Garapenerako Euskal Sarea berreskuratu eta indartzea, EAE mailan Landa Garapenerako estrategiak garatu eta sortzeko.

2015-2020 epealdirako eskualdeetako LGPak, hasieratik, esfortzuak bateratzea izan dute oinarri, eta EAE mailan interes komunekoa eta lehentasunezkoa duten eremuak identifikatzeko helburua dute. Horren ondoren, eskualde bakoitzeko marko orokorra zehaztu dute, eta bertan eman zaie balioa eskualde bakoitzaren berezitasunei eta aukerei:

Ondorengo link honetan 2015-2020 Mairuelegorretako LGPa eskuragarri dago: PDF - 2015-2020 Mairuelegorretako LGPa.

2019ko Kudeaketa Plana

Urtero planifikazioa eta ebaluazioa garatu ahal izateko, Kudeaketa Plana onartzen da. Bertan, urtean zehar garatu beharreko ekintzak eta lerro estrategikoak aukeratzen dira.

Kudeaketa Planak urtean zehar garatu beharreko ekintzak jasotzen ditu, Landa Garapeneko Plangintzan jasotako 2020ko BISIOA lortzeko helburuarekin.

Dokumentu honetan Gorbeia Inguruetako Landa Garapen Plana garatzeko 2019ko Kudeaketa Planean jasotako ekintza eta jarduerak jasotzen dira.

Ondorengo link honetan 2019ko kudeaketa Plana eskuragarri dago: PDF - 2019ko kudeaketa Plana